Hala ere, «jendeak, betitik, ibilbideak eskatzen ditu gehien; paseo motzak, ibilaldi luzeak mendian… eta ibili nahi ez dutenek inguruko herriak bisitatu nahi izaten dituzte. Euria egiten badu Amaiurko errota edo Urdazubiko eta Zugarramurdiko kobak, adibidez, aukera ona izaten dira».
Aurtengo Aste Santuan «normalean baino jende guttiago etorri da eta horrek harritu gaitu. Ez dakigu ohitura aldaketa izaten ari den edo kasu puntuala izan den. Hala ere, asteburuetan iaz baino jende gehiago etortzen da eta ikusi beharko dugu udako joera zein den».