Izan ere, joan den urtean lehenbiziko aldiz mutil dantza ez baztertzaileak dantzatu zituzten Baztango herri guzietako bestetan. «Ez dugu atzendu behar askatasunez dantzatzeko aukera hori edukitzeko bide luze eta gatazkatsua egin dugula. Hala ere, bide hori irekia mantentzeko eta Baztango mutil dantzek bizirik irauteko, ezinbertzekoa da gure herriko plazan dantzatzea, kulturan ondare bezala duen balioa aitortzea eta egin zaion gutxiespen kanpaina gelditzea».
Hori dela eta, «lan hau ez da emakumeen eta mugimendu feministaren ardura bakarrik. Mutil dantza herri ondarea denez, herritar guztien ardura da bizirik eta aberats mantentzea. Beraz, bazterketarik gabe, lotsarik gabe eta boikotik gabe, Plazara Dantzara!».