Aitortu duenez, «hasi nintzenean ez nekien eskubaloia zer zen ere, baina kirola ezagutzeko denbora izan dut eta taldean dugun giro paregabeari esker, urte zoragarriak izan dira. Taldekide guzion artean osatzen dugun harremana da BKTren gauzarik esanguratsuena, eta horrek partiduetan sortzen den elkartasuna eta giro paregabea eragiten ditu».