Miren Arraztoa Garbalena

«Aunitz ikasi dut BKTko entrenatzaile bezala»

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 11a, 11:00

Sei urterekin hasi zen eskubaloian Miren Arraztoa, duela 10 urte, eta gaur egun, jubeniletan aritzeaz gain, ttikien entrenatzailea da. «Joan den urtean alebinak entrenatzen hasi nintzen lagun batekin, eta aurten infantilekin segitu dut».

Esperientzia «arras aberasgarria izaten ari da. Entrenatzailea izatea baliagarria izan zait gauza aunitz ikasteko eta eskubaloia bertze modu batean ikusteko. Jokalariek eta entrenatzaileek modu desberdinetan ikusten dute jokoa, eta ttikiei erakusteaz gain, haiekin aunitz ikasten dut nik ere. Posible izanez gero urte bat gehiago segitu nahiko nuke entrenatzen eta ikasten».

Horrez gain, eskubaloiarekin «taldean jokatzen ikasi dut, eta ezagutu ditudan lagunak nabarmenduko nituzke. Herri eta adin aunitzetako pertsonak ezagutu ditut eta momentu batzuetan, adibidez eskolatik institutura pasatzean, lagungarria izan zait».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun