«Izugarrizko esperientzia» izan zen; «eskubaloiari esker lagun pila bat egin ditut eta aunitz gozatu dut jokatzen. Baztanekin ohorezko mailara igotzeko igoera fase bat jokatzea zirraragarria izan zen!».
Adierazi duenez, «esfortzuak beti badu saria, eta talde kirola denez, arras polita da lagunekin konpartitzea. Eskerrak eman nahi dizkiet urte horiek guziak posible egin zutenei. Izan zirelako gara eta izanen gara!».