Baztango Udalak elkarteei zuzendutako aplikazio berriaren azalpenak emanen ditu astelehenean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 13:00

Apirilean jakinarazi zuen udalak aplikazio bat garatzen ari zela Baztango Udalaren eta elkarteen argitalpenak kontsultatu ahal izateko. Bide horretan, parte hartzaileei aplikazioaren hezurduraren berri emateko saioa antolatu dute maiatzaren 13an, 18:00etan, Arizkuneneko hitzaldi aretoan.

Parte hartu nahi duten elkarte eta eragileak oraindik garaiz daude izena emateko. Haien atala prestatzeko, hiru gauza bidali beharko dituzte igor.eguren@aiora.eus helbide elektronikora:

  • Logoa (210x210 pixel)
  • Profilerako argazki horizontala (1.100x600 pixel)
  • Deskribapen laburra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun