JON OTEIZA GALAIN

«Etxe bat eraikitzeko prozesuan fase guztiak kudeatzen ditugu»

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 12:00

1967an ireki zuen Oteiza Arkitektoak enpresa Mariano Oteizak, eta aitaren pausoei segituz, bertan aritzen da gaur egun Jon Oteiza. Azaldu duenez, «etxe bat eraikitzeko prozesuaren fase guztiak kudeatzen ditugu; proiektuaren ideia eta garapenetik, lanen zuzendaritza eta amaieraraino. Bezeroaren nahi eta beharretara egokitzen gara emaitza hoberenak lortzeko».

Familia bakarreko edo hainbat familiako etxebizitzak eraikitzeaz gain, bertze erabilerako eraikinak, zaharberritzeak eta birgaitzeak ere egiten dituzte. Gainera, hirigintza kontsulta, kudeaketa eta tramitazioen zerbitzua eskaintzen dute.

Horrez gain, etxe pasiboak (jasangarriak eta kontsumo gutikoak) eraikitzeko Passivhaus Designer ziurtagiria daukate. Izan ere, «gaur egun eraginkortasun energetikoa ezinbertzekoa da, bai ingurumenarendako eta baita ekonomiarendako ere. Gainera, eraikuntzako legeak geroz eta zorrotzagoak dira gaiarekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun