Inauteriak 2024

Giro bikaina izan dute asteburuan Lekarozko inauterietan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 12a, 10:30

Urteroko ohitura jarraiki, etxez etxe puxka biltzen ibili eta zenbait otordu partekatu genituen herriko gazteek, mozorroturik eta musikaren laguntzaz. Gainera, urte batzuez posible ezin izan den sagardotegiko afariaz berriz ere gozatzeko aukera izan genuen ortziralean, eguna borobilduz. Gazteen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu etxeko atea irekitzeko borondatea azaldu duten herritar guziei, ezinbertzekoak baitira besta eder honek biziraun dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun