Inauteriak 2024

Giro ederrean ospatu dute Gizakunde asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 30a, 11:30

Larunbat ilunabarrean Arizkundik abiatu eta Erratzuraino ibilbidea egin zuten hainbat mozorro, dama, joaldun eta sagardantzarik, eta nola ez, hartzak. Jendea ere bildu zen desfilea ikustera. Erratzuko plazan Jantzilo epaitu eta erre zen, eta berarekin batera aurtengo gaitz eta zapaltzaile guziak. Akitzeko, afaria izan zen elkartean eta ondotik besta eder batekin akitu genuen gaua.

Testua: Ane Fagoaga / Argazkiak: Utzitakoak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun