Inauteriak 2024

Baserriz baserri giro ederrean ibili dira Iruritako gazteak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 12:00

Joan den larunbatean, urtarrilaren 27an, borzgarren urtez ospatuko zituzten inauteriak Iruritako baserrietan. Iruritarrek azaldu dutenez, «lehenagoko ohitura berriz ere Iruritako errekara ekarri nahi genuen, eta aurten ere, denbora, giro eta konpainia ezin hobeak izan ditugu!».

«09:00etan hasi eta 23:00ak inguru arte baserriz baserri ibili ginen, bai gazte eta baita gurasoak ere. Baserrietako inauteriak duten berezitasuna hori baita, adin guzietako jendea elkartzen dela eta horrekin giro ederra eta berezia sortzen dela. Nahiak, herriko trikitilariak, musika eta giro ona paratu zituen, eguna alaituz! Egun polit bat pasatu genuen eta espero dugu bertze urte aunitzez horrela ospatzen segitzea!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun