Joan den astean berroetarrak Anizerat joan ziren eta bi herrietako gazteak elkarrekin ibili ziren eskean. Asteburu honetan bisita bueltatu diete aniztarrek! Larunbatean eguraldi ederra lagun izan zuten eta musikariekin batera etxez etxe ibili ziren egun guztian zehar. Orain, heldu den urtera arte mozorroa berriz ere sabaian altxatu beharko!
Argazkia eta testua: Maialen Iantzi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.