Inauteriak 2024

Inauteriak ospatuko dituzte Berroetan asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 25a, 15:00

Anizko eta Berroetako gazteak Anizen bildu ziren joan den asteburuan, eta aste honetan Berroetaren txanda izanen da.

Bihar elkartean eginen dute afaria, eta ondoko egunean gosaltzeko bilduko dira. Ondotik, etxez etxe ibiliko dira trikitilariekin batera egun guzian. Gauean elkarterat bueltatu, bildutako puxkekin afaldu eta besta luzatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun