Ortzegunean Pixtu ostatuan eginen dute gosaria, eta ondotik baserriz baserri ibiliko dira eskean. Eguna akitzeko, Pixtun afalduko dute.
Ortziralean ere gosaldu eta Oronoztik barna ibiliko dira gazteak, etxez etxe eskean. Afaria Urgainen eginen dute.
Larunbatean Mugairi eta Zozaia auzoen txanda izanen da, eta gauean adin guzietako herritarrak bilduko dira sozietatean afaltzeko. Ondotik dantzaldia izanen dute. Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariak ibiliko dira hiru egunetan haiekin.