Inauteriak 2024

Gizakunde ospatuko dute larunbatean Arizkunen eta Erratzun

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 14:00
Irudia: Pello San Millan.

Ohitura den bezala, Arizkundik Erratzura joanen dira mozorroak eta bertan Jantzilo erreko dute, urteko txar guziarekin batera

Ilargi betearen argipean eginen dute Gizakunde besta aurten, ilbeltzaren 27an. Arizkungo plazatik abiatuko da desfilea ilunabarrean, eta handik Erratzurat joanen dira mozorroak. Herriari buelta eman eta plazan erreko dute Jantzilo, urteko txar guziarekin batera. Ondotik, afaria eginen dute Erratzuko elkartean eta bestak gauean segituko du Xamingoxo DJarekin.

Mozorroen prestaketak egiteko partaideak 16:00etan Arizkungo Gamioxarrean bilduko dira, eta jendea parte hartzera animatu dute. Horretarako, Zubipuntan paratu dute izena emateko zerrenda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun