Biharamunean, bakar batzuk bestondoa ezin porrokatuz, elkartean zuten berriz gosaltzeko hitzordua Anizko eta Berroetako gazteek. Gosaldu ondotik, mozorrotu eta etxez etxeko itzulia egin zuten berandu artio. Giro ezin hobean, dantzan, kantuan, jan eta edanean... ordu ttipiak artio.
Heldu den asteburuan Berroetaren txanda izanen da, eta bisita itzuliko diete aniztarrek.