Ilargi betearen argipean eginen dute Gizakunde besta aurten, ilbeltzaren 27an. Arizkungo plazatik abiatuko da desfilea ilunabarrean, eta handik Erratzurat joanen dira mozorroak. Herriari buelta eman eta plazan erreko dute Jantzilo, urteko txar guziarekin batera. Ondotik, afaria eginen dute Erratzuko elkartean eta bestak gauean segituko du Xamingoxo DJarekin.
Mozorroen prestaketak egiteko partaideak 16:00etan Arizkungo Gamioxarrean bilduko dira, eta jendea parte hartzera animatu dute. Horretarako, Zubipuntan paratu dute izena emateko zerrenda. Afariko txartelak ere salgai daude Zubipuntan urtarrilaren 21era arte, 25 eurotan.