Doinueleren urteko lehen plaza izanen da (H)ilbeltza

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 19:00

Julen Garate (Geure Gelatik), Maddi Zubeldia (Ziburu), Maitane Maritorena (Hilbeltza), Tasio Gorrotxategi (Literaturia), Amaia Hennebutte eta Maider Elkano (Ikusi Mikusi), Joxepa Madariaga (Lazkao) eta Xabi Ezponda (Hernani).

Euskara hutsezko plazen sareak prentsaurrekoan eman du 2024ko azoka guztien berri

Doinuelek, euskara hutsezko plazen sareak, prentsaurrekoa eman du gaur 2024ko azoka guztien berri emateko. Ipuin forma eman diote Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindako aurkezpen testuari. Euskal Herriko guztien artean egiten lehena Baztango (H)ibeltza izanen da eta Ikusi Mikusi urrian eginen dute Saran.

Egutegia

Honela, (H)ilbeltza urtarrilaren 22tik 28ra eginen dute Baztanen, nobela beltzari buruzko ekitaldiekin.

Geure Gelatik apirilaren 12tik 14ra eginen dute Azkoitian, emakumeek idatzitako liburuen azoka eta ekitaldiekin.

Literaturia maiatzaren 24tik 26ra eginen dute Zarautzen, literatura azoka eta ekitaldiekin.

Ziburuko azoka ekainaren 1ean eta Hernaniko azoka urriaren 5ean eginen dituzte. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak izanen dituzte.

Ikusi Mikusi urriaren 11n eta 12an eginen dute Saran. Haur eta gazte literatura eta ekitaldiak izanen dira.

Sormene literatura azoka urriaren 30ean eginen dute Galdakaon eta urteko egitaraua borobiltzeko, abenduaren 13tik 15era Lazkaoko azoka eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun