N-121-A

Bi kamioiren arteko istripu larria Belateko eta Almandozko tunelen artean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 11a, 09:15

Ezbeharra 02:11ak aldera gertatu da eta kolpearen ondorioz bi gidariak txapen artean harrapatuta gelditu dira. Suhiltzaileen laguntzarekin libratu ondotik, berehalaNafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Errepidea ireki arte, trafikoa Belateko gainetik bideratu dute.



Istripua N-121-A errepideko 32,3 kilometroan gertatu da, Almandozeko tuneletatik hurbil. Bi kamioi-hozkailuk aurrez aurre talka egin dute eta bi gidariak harrapatuta gelditu dira. 

Zauritutako bi kamioilariak 42 urteko emakume bat eta 31 urteko gizon bat dira. Biak anbulantzian eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, politraumatismoekin eta pronostiko erreserbatuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun