Gaur egun, «jendea, lehengo adin berarekin, gazteagoa da. Adinduek bertze bizimodu bat dute; luzeago bizi dira, aktiboagoak dira, Arkupeekin bidaietara joaten dira… eta horrek ikusmena eta entzumena hobe edukitzea eskatzen du». Hori dela eta, deskontu berezia dute Arkupeko kideekin antiojoetan eta audifonoetan, «eta gastatzen duten diruaren zati bat elkarteari ematen diogu haien aktibitateak egin dezaten».
Baina adinduek ez ezik, gazteen ikusmena zaintzeko beharra ere azpimarratu du; «gailu elektronikoen ondorioa luzera ikusiko den arazo bat da. Hurbileko bista gehiago bortxatzen da eta horrek miopia gehiago eta oraindik ez dakizkigun problemak ekarriko ditu». Horregatik, «inportantea da bista deskantsatzea urrunera begiratzean. Atsedenaldietan, mugikorrarekin egon beharrean, kanpoan paseatu edo leihotik begiratu».