Leire Mitxelena Gamiori tokatu zaizkio Nafarroako Bertsolari Txapelketako Iruritako saiorako sarrerak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 15:30

Ttipi Txartela dutenen artean, larunbatean Iruritan jokatuko duten Nafarroako Bertsolari Txapelketako bi sarrera zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk, eta Arantzako Leire Mitxelena Gamio izan da irabazlea. Zorionak!

Larunbatean hasiko da Iruritan Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar lesakarra, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien iturendarra ariko dira kantuan. Maialen Belarra Eneterreaga ariko da gaiak jartzen. Saioa 17:30ean hasiko da Iruritako Gizarte Bilgunean.

24 bertsolari ariko dira kantuan txapelketan, eta horietak 11 dira eskualdekoak: Egoitz Gorosterrazu iturendarra , Ekhiñe Zapiain, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo beratarrak, Eki Mateorena, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi leitzarrak, Eneko Fernandez, Josu Sanjurjo eta Xabier Silveira lesakarrak eta Urko Gartzia lekaroztarra.

Eskualdean bertze bi geldialdi eginen ditu txapelketak: urriaren 21ean Leitzan izanen da saioa, eta azaroaren 19an, Lesakan. Finala abenduaren 2an izanen da Iruñean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun