Artxiboko irudiak

Indusketa lanak Amaiurren 2006an

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 27a, 08:00

Ederki aldatu dira Amaiurko Gazteluaren inguruak urteotan. Ikusi bertzerik ez da egin behar TTIPI-TTAPA TELEBISTAko lantaldearen erreportaje hau. Amaiurko herriaren eta Gaztelu Elkartearen ekimenez, 2006an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea indusketa lanetan eta urte hartakoa da bideoa. Geroztik egin dituzten lanetan aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte eta bertzelako itxura hartu du inguruak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun