Abuztuaren 26a, larunbata
- 07:00etatik 16:00etara, Iruñeko noranzkoan, trafikoa Sunbilla herritik bideratuko dute.
Abuztuaren 27a, igandea
- 07:00etatik 16:00etara, Irungo noranzkoan, trafikoa Sunbillako biribilgunetik bideratuko dute. Gidariek Sunbilla iparraldeko sarrerako biribilgunean, errepide zaharra hartu beharko dute eta Iruribieta parean sartuko dira berriz N-121 A errepidera.
Abuztuaren 28a, astelehena
- 07:00etatik 20:00etara, Irungo noranzkoan, trafikoa Sunbillako biribilgune parean errepide zaharretik bideratuko dute eta Iruribieta pareraino NA-1210 errepide zaharretik joan beharko da.
Abuztuaren 29a eta 30a, asteartea eta asteazkena
- 07:00etatik 20:00etara, Irungo noranzkoan, trafikoa Sunbillako biribilgune parean errepide zaharretik bideratuko dute eta Iruribieta pareraino NA-1210 errepide zaharretik joan beharko da.
- Iruñeko noranzkoan, Doneztebera hartzeko lotunetik bideratuko dute trafikoa. Gidariek Legasan, Narbarten eta Oronozen barna joan beharko dute eta han sartuko dira berriz N-121 A errepidera.
Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, ortzeguna eta ortziralea
- 07:00etatik 20:00etara, Iruñeko noranzkoa duen trafikoa Doneztebe parean errepide zaharretik bideratuko dute. Legasako lotunera ere hortik ibili beharko da.
- Irungo noranzkoan, trafikoa Sunbillako biribilgunetik bideratuko dute, Iruribieta pareraino.
Neurri horiez gain, astelehenetik ortziralera, abuztuaren 28tik irailaren 1era, fresatze lanak eginen dituzte eta zenbait momentutan txandakako pasabidea emanen dute.