Info gida 2023

«Pandemia aurreko datuetara bueltatzen ari gara, turismo bulegoak bisitari aunitz ditu»

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 6a, 12:00

Duela 17 urte inguru Elizondoko etnografia museoan hasi zen lanean Jasone Astibia; «bisitariek mapak eskatzen zizkidaten eta nik udalari eskatzen nizkion, eta azkenean turismo bulego bihurtzen bukatu zuen». Museoa ixtean plazako eraikinean paratu zuten turismo bulegoa.

«Bisitariak artatzea» da teknikariaren lan nagusia; «aunitzek deitu edo idatzi egiten digute galderekin. Inguruan turismoan jarduten dutenak, landetxeak dituztenak edo bisita gidatuak ematen dituztenak ere etortzen dira».

Udan eta Aste Santuan izaten dituzte bisitari gehien, «eta pandemia aurreko datuetara bueltatzen ari gara: urtean 25.000 pertsona inguru etortzen dira turismo bulegora. Asteburuetan inguruko jendea etortzen da batez ere, baina oporretan madrildarrak eta katalanak dira nagusi».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun