Euskal pilotako zenbait modalitatetan erabiltzen diren pilota eta tresnekin hornitutako Elizondoko Akelarre kulturguneko mahai dotorean egin dute ‘Euskal pilota¡ liburu dotorearen eta mardularen aurkezpena. Testuak Tiburtzio Arraztoa iruritarrak egindakoak dira. Laxoa elkarteko kide eta hainbat libururen egile da Arraztoa eta testuekin batera, Joseba Urretabizkaia argazkilariaren irudi ederrak biltzen ditu liburuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!