Bestak 2023

Txopo goratzearekin eta bandera dantzarekin abiatu dira Arizkungo San Juan bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 22a, 12:30

Ekainaren 21ean, asteazken arratsalde euritsuan abiatu dira Arizkungo San Juan bestak. Ohi bezala, txupinazoa, diana eta ezkila-jotzearen ondotik, bandera dantza eta txopo goratzea egin dituzte. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Ondotik, mutil dantzak izan zituzten, herri kirolak eta zopak, bestari gogoz ekiteko. Gaur ere hainbat ekitaldi izanen dituzte eta aste hondar osoa ospakizunez betea izanen da, ortziraleko San Juan bezperako suak, egun handiko zikiroa eta igandeko txopo botatzearekin akitu arte. Tartean, nola ez, Arizkun Rock azken jaialdia ere izanen dute, Ibil bedi, Olaia Inziarte eta Bines katiko taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun