Info gida 2023

«Turismoak ondorio onak ditu, baina baita zuzendu beharrekoak ere»

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 12:00

Interesgune turistiko haundia du Baztanez, eta Xabi Torresek azaldu duenez, «horrek eragina du haranean eta baita eskualdean ere. Turisten bisitak leku zehatz batzuetan kontzentratzen dira, eta ibilgailuarekin azken irisguneraino joateko ohitura dugunez, bizikidetza arazoak sortzen dira. Horretarako, gure herrien fisionomia egokitu behar dugu, aparkalekuak eginez, adibidez. Turismoak ondorio onak ditu, baina baita zuzendu beharreko batzuk ere».

Horrez gain, «ostatu forma berriak ikusten ditugu geroz eta gehiago, apartamentu turistikoak adibidez, lehian sartzen direnak bizitzeko diren etxeekin. Horrek eraginak ditu etxeen eskuragarritasunean eta prezioan, eta hau konpontzea onartu beharreko erronka dugu».

45.000-60.000 bisitari inguru izaten ditu Baztanek urtero; «interes turistikoa ez da egun batetik bertzera desagertuko, ederra baita gure ingurua. Gainbeherak baditu ere, turismoak joera ona du eta alde horretatik ez dugu arazorik izanen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun