Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdean ez da ezusterik izanen eta dagoeneko bihar alkate zein izanen diren erabakia da maiatzaren 28ko udal hauteskundeak egin zituzten herri guztietan. Baztanen izan zitekeen zalantza argitu dute EH Bildu indar bozkatuenak eta Zurekin Baztan bigarren indarrak: elkarrekin akordioa lotu eta EH Bilduko Fernando Anbustegi izanen da alkate.
Laugarren agintaldia segidan eginen du EH Bilduk alkatetzan eta Zurekin Baztan taldeko Florentino Goñi herri-lanetako zinegotzi izanen da, Iñigo Iturralde euskara zinegotzi eta Joseba Moreno turismo eta industria arloko zinegotzi.
EH Bilduk gehiengo osoa lortuko du, bere sei zinegotziekin batera, Zurekin Baztan taldeko hiruek Fernando Anbustegiren alde bozkatuko baitute alkatetzarako.