Info gida 2023

«Paseoak zaldian Baztan ezagutzeko modu polita dira»

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 9a, 12:00

Duela zazpi urte hartu zuten Reynaldo Armendarizek eta Itziar Goienetxek Ordoki zalditegia Arizkunen; «Reynaldok klaseak ematen zituen hemen lehenagotik, eta nagusia hil zenean hartzeko aukera eman ziguten». Haiekin batera, bi lagun gehiago dituzte lanean bertan.

Salto eta hezte klaseak hartzeko aukera ematen dute, eta Erdi Mailako formakuntza profesionala ere eskaintzen dute, Ekitazio Teknikari titulua lortzeko. Egun bateko plana nahiago dutenendako, zaldian ibiltzeko paseoak ere eskaintzen dituzte; «esperientzia ez dutenendako ordu batekoak edo bikoak, eta badutenendako hiru ordukoak edo egun guzikoak. Turistendako batez ere modu polita eta berezia da Baztan ezagutzeko».

Honez gain, film eta telesailen grabaketetan parte hartzen dute: «batzuetan zaldiak eramaten ditugu aktoreak ibiltzeko, eta bertzeetan Reynaldo espezialista bezala aritzen da eszena batzuetan. Hainbat grabaziotan agertu da: Baztan, Akelarre, Pilotari, Django telesailean… eta berriki Malagan izan da Netflixeko serie bat grabatzen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun