Ttipi Txartela

«Parkeko erregea pendulua da, ez baita inon horrelakorik»

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 12:00

Mattari Alzuartek azaldu duenez, martxoaren 25ean ireki zituen BKZk denboraldi berriko ateak Baztanen eta Bertizaranan, eta azaroaren erdialdera arte luzatuko da

Ekainera arte, «eskoletara bideratutako programak ditugu astelehenetik ortziralera, eta bisitari guztien artean 300-500 jarduera inguru egiten dira egunero. Asteburuetan taldeak, klubak, gazte txartelaren programarekin datozenak, elkarteak… etortzen dira». Ekainetik aitzinera «udalekuekin hasiko gara egunero. Horretarako, 50 lagun egonen gara hemen lanean, jende aunitz etortzen baita, ingurukoak batez ere». Izan ere, urtean 25.000 jarduera egiten dituzte Baztango parkean.

Adinaren arabera, jarduera gustukoena aldatzen da: «ttikienek, 5-10 urte bitarte, Bertizko zuhaitzen ibilbidea dute gustuko, gaztetxoek megatirolina eta ur parkea nahiago dute, eta helduen artean pendulua da erregea, ez baita bertze inon horrelakorik. Txoko arras polita da Beartzun eta kokagunearen aberastasuna zoragarria da».

Azkenik, «udalarekin elkarrizketa ireki dugu proiektuaren haunditzeaz aritzeko. Parkearen eskaintza zabaldu, instalazioak hobetu eta urte osoan lana sortu nahi dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun