Fisioterapia eta osteopatia zerbitzu zabala dute; «kirol lesioak, bizkarreko arazoak, kolikoak, arnasketa arazoak… lantzen ditugu. Eskuekin egiten dugu lan, hor dago geure oinarria, baina tresnak ere erabiltzen ditugu: ekografoa, orratzak, Indiba… laguntza gehiago izateko».
Gainera, Rafak haur eta jaioberriekin egiten du lan, eta Bego haurdunetan espezializatzen da. «Haurdunaldian izaten diren arazoak tratatzen ditugu, pixari eusteko ezintasuna adibidez, baita erdiondoa ere». Gainera, Ainhoa Viela emaginarekin erditze prestaketarako saioak ematen dituzte, «batez ere informazioa emateko eta erditzean zein aldaketa izanen diren azaltzeko».