N-121-A

Belateko eta Almandozko tunelak gaur eta bihar gauean itxiko dituzte lanak egiteko

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 10a, 14:30

Mariezkurrena enpresak jakinarazi duenez, gaur eta bihar arratsean, maiatzaren 10ean eta 11n, Belateko eta Almandozko tunelak itxiak izanen dira 22:00etan hasi eta 06:00ak arte. Trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko dute, hau da Belateko portu zaharretik. 

Belateko tuneletako lanez gain, N-121-A errepidean,  65. kilometroan, Bera parean bertze lan batzuk egiten ari dira eta trafikoa zalaingo poligonotik desbideratuko da. Ez dute trafikoa etengo, baina, jakinarazi dute auto ilarak izan daitezkeela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun