2014an lekuz aldatu zuten tailerra; «erakusketarako leku irekiagoa behar genuen, eta aparkalekuak izateak aunitz laguntzen du». Bertan, lorezaintza eta basozaintzarako produktuak dituzte salgai; «motozerrak, sasiak garbitzeko makinak, lainoztagailuak, belarra mozteko makinak, hidrogarbitzaileak… eta orain berritasun haundiena belarra mozteko makina automatikoa da, Roomba estilokoa. Ongi saltzen da, bizi garen erritmoan, jendeak denbora gutti baitu belarra mozteko».
Gainera, konponketa zerbitzua ere eskaintzen dute, «eta aberia arrunta baldin bada azkar konpontzen saiatzen gara, jendeak etxera egun berean eraman dezan. Zerbitzu on bat emateak aunitz laguntzen du salmentetan ere».