Felix Irigoien Agerreberek ibilbide luzea zuen artzain lehiaketetan eta maiz txapelak irabaziz. Urrun joan gabe, Amaiurko Artzain Zakur Lehiaketan hainbertze aldiz parte hartu zuen eta bi alditan irabazi zuen txapela. Eta bere ibilbide luzeari gorazarre eginez, 2018an omenaldia egin zioten. Uharte-Arakilgo Artzain Egunean ere ibili zen eta 1992an, 1994an, eta 1997an irabazi zuen txapela. Oñatiko Artzain Txakurren Nazioarte Txapelketan ere bi aldiz gelditu zen bigarren.