Hazparneko Gilles Etxegoien artzaina, Guaia zakurrarekin nagusitu da Amaiurko 43. Artzain Zakur Lehiaketan. Ondotik sailkatu ziren Jean Paul Irikin eta Leial eta Enrique Mendiguren eta Riki Bi. Eguraldi bikaina lagun, jendetza bildu zen Amaiurko Artzain Egunean.
Ardi azienda lehiaketa ere ikusgarria suertatu zen eta 56 lote aurkeztu zituzten. Ardiez gain, Legasako Indartarren behiak eta Iparraldetik akerritako bretoi arrazako zaldiak ere ikusgai izan ziren. Berrogei urtez artzain txakur txapelketan parte hartu duen Felix Irigoien omendu zuten eta Koldo Goienetxe ere esker ona adierazi zioten zenbait parte-hartzailek.
XVI. ardi lehiaketa
Hamaseigarren edizioa bete duen ardi lehiaketari dagokionez, saridunak hauek izan dira:
- Burugorriak, 6 eta 18 hilabete artekoak: Jose Mari Gamio, Sagrario Urroz, Javier Mindegia eta Aitor Etxart.
- Burugorriak, 18 eta 36 hilabete artekoak: Sagrario Urroz, Jose Mari Gamio, Javier Mindegia eta Ramon Urrutia.
- Burugorriak, 36 hilabete baino gehiago: Javier Mindegia, Sagrario Urroz, Ramon Urrutia eta Jabier Mindegia.
- Burubeltzak, 6 eta 18 hilabete artekoak: Miguel Angel Maritorena, SC Irigoien Recarte, Begoña Etxalar eta Norberto Agerre.
- Burubeltzak, 18 eta 36 hilabete artekoak: Norberto Agerre, Begoña Etxalar, Manuel Bertiz eta Migel Angel Maritorena.
- Burubeltzak, 36 hilabete baino gehiago: Norberto Agerre, Migel Angel Maritorena, Blanca Bikondo eta Begoña Etxalar.
- Adarkera onenaren sariak Joseba Zelaieta eta Blanca Bikondok aurkeztutako aharientzat izan ziren.
Gasna lehiaketari dagokionez, lehen saria Orabideko Kortariko Bordak hartu zuen, bigarrena Urdazubiko Etxalekuarentzat izan zen eta hirugarrena Berako Socorro Almandozentzat.