Hil da Felix Irigoien Agerrebere, hainbertze artzain zakur txapelketetan parte hartu zuen artzaina

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 09:30

Felix Irigoien omendu zuten 2018an Amaiurren, hainbertzetan Amaiurko Artzain Zakur Lehiaketan parte hartu izana eskertzeko. Luixmari Goienetxek, Amaiurko zakur konkurtsoen antolatzaile nagusiak eman zion oroigarria. Arg: ONDIKOL

Atzo hil zen Felix Irigoien Agerrebere, 71 urteko artzain ezaguna. Aritzakunen sortua, Amaiurren bizia eta, azken aldi honetan, Elizondon. Gaur arratsaldeko seietan eginen dute haren aldeko elizkizuna Amaiurko elizan.

Felix Irigoien Agerreberek ibilbide luzea zuen artzain lehiaketetan eta maiz txapelak irabaziz. Urrun joan gabe, Amaiurko Artzain Zakur Lehiaketan hainbertze aldiz parte hartu zuen eta bi alditan irabazi zuen txapela. Eta bere ibilbide luzeari gorazarre eginez, 2018an omenaldia egin zioten. Uharte-Arakilgo Artzain Egunean ere ibili zen eta 1992an, 1994an, eta 1997an irabazi zuen txapela. Oñatiko Artzain Txakurren Nazioarte Txapelketan ere bi aldiz gelditu zen bigarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun