Euskaraldia

'Hizkuntza aktibismoa' ahalduntze tailerra eginen dute larunbatean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 17a, 15:00

Euskaraz bizi nahi, eta ahalegina egiten duten herritarrei, tresna eraginkorra eskaintzea izanen da tailerraren helburua

Baztango Euskaraldiko Batzordeak bi hitzordu antolatu ditu Elizondoko Arizkunenean azaroan, Euskaraldiaren atarian, «ariketa sozial kolektiboa girotzeko asmoz, eta herritarrak aktibatzeko eta parte hartzeko helburuarekin». Lehenbizikoari joan den astean ekin zioten, Paskual Rekalde amaiurtarraren eskutik, eta aste honetan bigarrena hasiko da.

Euskal Herrian Euskaraz plataformaren eskutik, 'Hizkuntza aktibismoa' ahalduntze tailerra hilaren 19an eginen dute, larunbatarekin, 09:30etik 13:30era. Herritar euskaldunak aktibatzeko tailerra izanen da, «euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten duten herritarrei tresna eraginkorra eskaintzeko» helburuarekin.

Herritarrak saioan parte hartzera animatu dituzte eta izena emateko euskara@baztan.eus helbidera idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun