Hastear da Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzea helburu duen ariketa soziala. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte eginen da aurten eta baztandarrak ere hasi dira mugitzen. Guztira, 132 arigune izanen dira bailaran, hau da, euskaraz lasai mintzatzeko 132 leku. Gainera, 78 erakundek eman dute izena. Hemen zerrenda osoa:
Eskolen ekimena
Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskolek adierazi dutenez, «gurekin parte hartu eta euskara jostagarri bilakatzera animatu nahi zaituztegu». Horregatik, «euskaraz gozatu, ahaldundu eta familian zein lagunartean jostatzeko», online aritzeko joko bat sortu dute.