Joan den ortzegunean, azaroaren 10ean, Erdizko galdeketa antolatu zuten 14 alkateak Elizondoko Guardia Zibilaren kuartelera deitu zituzten. Bertan, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak galdeketak debekatu dituela jakinarazi zieten. Honi erantzuteko, herritarrek elkarretaratze masiboa egiteko deialdia egin dute, azaroaren 15ean 19:30ean Iruritako frontoian, Herri galdeketak eginen dira lelopean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.