Euskaraldia

Euskaraldiko txapak banatuko dituzte Baztango herri guzietan

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 11

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da aurten Euskaraldia, eta ekimeneko txapen banaketa antolatu du Baztango Euskaraldiko Batzordeak.

Herri batzuetan horretarako lekuak finkatu dituzte eta egunero banatuko dituzte: Amaiurren Amaur garagardotegian, Arizkunen Dolaetxea ostatuan, Elbete eta Elizondokoek udaletxean (08:00etatik 14:00etara), liburutegian (14:00etatik 20:00etara) eta Euskaltegian (11:30etik 13:30era) biltzen ahalko dituzte eta Erratzun Altxuko dendan. Gainontzeko herrietan herritar bat arduratuko da txapaz banatzeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun