Euskaraldia

Baztango mintzoari buruzko tailerra emanen du Paskual Rekaldek azaroaren 9an, 23an eta 30ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko aza. 8a, 16:00

Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izanen dira hiru saioak, 18:00etatik 20:00etara

Baztango Euskaraldiko Batzordeak tailerrak antolatu ditu Elizondon azaroan, Euskaraldiaren atarian, «ariketa sozial kolektiboa girotzeko asmoz, eta herritarrak aktibatzeko eta parte hartzeko helburuarekin».

Bihar hasiko da lehenbizikoa eta Paskual Rekalde Euskaltzain amaiurtarrak gidatuko du, azaroaren 9an, 23an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara Arizkunenean. Lanketako lehenbiziko saioan testuingurua paratuko dute (Baztango mintzoa, euskara batua, euskalkiak…), eta bigarren eta hirugarren saioak praktikoak eta irekiak izanen dira, jendearen zalantzak argitzeko tartearekin.

Interesa dutenek euskara@baztan.eus helbidera idatzi beharko dute tailerretan izena emateko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun