Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdizi buruzko herri galdeketan parte hartzeko lehendabiziko bizikleta martxa egin dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 28a, 09:00

Erdizi buruz Baztango Batzar Nagusiak egin nahi zuen herri galdeketa debekatu ondotik, Baztango alkateek galdeketa haien kabuz antolatzea erabaki dute, «herritarren hitza aditzeko». Azaroaren 20an izanen da eta horretan parte hartzeko deia eginez lau bizikleta martxa antolatu dituzte Iruritan. Atzo egin zuten lehendabizikoa eta azaroko hiru ortzegunetan ere eginen dute.

Herritarrak aipatutako galdeketan parte hartzera animatzeko erabaki dute bizikleta martxak antolatzea Iruritan, «zure eskubidea delako eta ezin dizutelako ukatu». Hala, azaroaren 3an, 10ean eta 17an ere Iruritako plazan elkartuko dira bizikletan ibiltzeko, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun