Euskaraldia

Baztango Euskaraldiko Batzordeak karpa paratuko du bihar Elizondoko ferietan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 11:30

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da aurten Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala. Baztanen ere izena emateko aukera izanen da, eta horretarako bihar karpa informatiboa paratuko du Baztango Euskaraldiko Batzordeak udaletxe ondoan 10:00etatik 14:00etara. Izen-emateko aukeraz eta informazioa emateaz gain, banderolak izanen dituzte salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun