Grebaren eta elkarretaratzearen bitartez langileek egiten duten lanaren garrantzia «aitortzea» eskatu zuten. Hiru sindikatuek oroitarazi zutenez, urtebete baino gehiago daramate sektorerako «hitzarmen duin» bat eskatzen. «Gure lan baldintzak duinak izan daitezen bermatuko digun hitzarmena behar dugu, hilaren bukaerara soldatak handituz ailegatzea ahalbidetuko diguna; gure bizi baldintza materialak hobetuko dituena, eta horrekin batera, gure bizitzaren kalitatea hobetuko duena; atseden hartzeko eta familiarekin eta lagunekin egoteko denbora gehiago emanen diguna».
Kontzentrazioarekin bat egin zuten Berako zahar etxeko langileek, eta baita Elizondokoek ere.
Atzoko kontzentrazioaz gain, gaur 17:30ean manifestazioa eginen dute Iruñean Foruen plazatik hasita.