Diseinu grafikoan zein argazkilari moduan lan egin ondotik, zapatari izateko apustua egin zuen Arrijuriak. Duela hamar urte ireki zuen Elizondon tailerra, eta harrezkero bertan dabil, oinetakoei bigarren bizitza bat ematen. Bere ofizioaren hastapenez eta ikas prozesuaz ere solastatuko da; eta inoiz izan dituen eskaera bitxienak ere kontatuko ditu saioan.
Harri Arrijuriaren elkarrizketarekin batera, bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da igandean.