Baztango Berdintasun Batzordeak bilera eginen du bihar, irailaren 21ean, udaletxeko batzar gelan 18:00etan. Berdintasun Zerbitzuak 'Baztango emazteki* eta gizonen* berdintasunerako II. plana' abiatu du eta hori izanen da solasgai nagusia.
Hasteko, aitzineko bilerako akta onartuko dute. Gero hondarreko hilabeteetan aitzinera eramandako prozesuen egoeraz arituko dira: II. Berdintasun Planaren hedapena eta indarkeria matxistaren diagnosia eta protokoloa. Ondotik, aitzinera begira prestatzen ari diren ekintzez solastatuko dira; urriaren 15ean emakumeentzako ahalduntze digitaleko ikastaroa izanen da eta azaroaren 25ean maskulinitateari buruzko lantegia. Azkenik, taldeak proposatzen duen bertze edozein gairi buruz arituko dira.
Parte hartzea baieztatzea eskatu du batzordeak, berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.