Autoan zihoazenak arazorik gabe atera ziren tuneletik. Cordovillako eta Oronozko parkeetako suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzera, eta Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako langileak arduratzen ziren garbiketa-lanez. Bi ordu eta erdi geroago, zirkulazioa berrezarri zuten.