Elizondoko bestetako bortz eraso sexisten kontra hainbat baztandar elkartu dira

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 5a, 08:00
Hainbat baztandar bildu zen Elizondoko bestetako eraso sexistak salatzeko. Argazkia: Fernando Anbustegi

Iñarrosi emakume* gazte taldearen 'Etengabe erasotzen gaituzue' pankartaren gibelean beltzez jantzita bildu ziren ortzegun arratsaldean

Iñarrosi emakume* gazte taldeak egindako deialdiarekin bat eginez hainbat eta hainbat baztandar elkartu ziren ortzegun arratsaldean Elizondoko Foruen Plazan, Elizondoko Santiago bestetan gertatutako bortz eraso sexisten kontra egiteko. Etengabe erasotzen gaituzue zioen pankartaren gibelean elkartu ziren baztandarrak, gehien gehienak beltzez jantziak.

Elkarretaratzeaz gain, Baztango Balleko Etzeko udal ordezkari guztiek, Elizondoko Herriak eta Elizondoko Besta Batzordeak eraso hauek salatzen dituen adierazpen instituzionala ere onartu dute ahobatez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun