Elizondoko bestetan gertatutako eraso sexistak gaitzezteko adierazpen instituzionala aho batez onartu dute Baztango udaleko alderdi guztiek, Elizondoko Herriak eta Elizondoko Besta Batzordeak. Horrekin batera, Mugimendu Feministak (Iñarrosi Baztango Neska* Gazteen Taldeak) gaur 20:00etan Elizondoko plazan deitutako elkarretratze eta prentsaurrekora hurbiltzera ere animatu dute.