Artxiboko irudiak

Elizondoko bestak 2005ean: txupinazoa, mutil-dantzak eta salbea

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 25a, 08:00

Angel Mari Olabek Piston eta Alfredo Landak bota zituzten 2005eko Elizondoko bestetako txupinazoak. Eta segidan, erraldoien eta buruhandien desfilea abiatu zen Elizondoko karriketan barrena. TTIPI-TTAPA TELEBISTAk 2005ean emititu zituen irudiotan, Santiago eguneko hainbat irudi ere ikus daitezke: abesbatza meza nagusian, bandaren konpartsa txistulari, gaitero eta dantzariek lagunduta eta baita mutil-dantzak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun