Uda giroa

Bozateko Santxotena parke-museoa zabalik da abuztu hondarrera arte

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 18a, 19:00

Santxotena parke-museoak ateak zabaldu ditu eta bihartik aitzinera Teresa Lafraguaren margoak ere bertan ikusgaoi izanen dira.

Teresa Lafraguaren pintura erakusketa ere ikusgai izanen da uztailaren 19tik abuztuaren 31ra

Artearen Ibilbidea programaren barrenean, uztailaren 15etik abuztuaren 31ra zabalik da Arizkungo Bozate auzoko Santxotena parke-museoa. Asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan 11:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak.

Leku eta ordutegi berean, uztailaren 19tik abuztuaren 31ra Teresa Lafraguaren pintura erakusketa ikusgai izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun